XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egutegi desberdina dirudi.

Ireki orduko, bere hamabi orri haundiak pasatuz, nonnahi ikusten ditugu euskal margo guztietako diseinu, marrazki, irudi eta argazki, gure begien zoragarri.

Ez dezala halere inork uste izan, egutegi konbentzionala denik, Ditezken gauza eta irudi gozoenak eta barnenak badauzka: batzutan lainoz estalitako argazkiak, bestetan hitz bakar zenbaitetan kokatuak, edo arrazoinamendu luzeagotan zabalduak.

Hemen ederrago, han ikusgarriago, badira non-nahi zer ateraldi eta ikustaldi aberatsak!

Baina Ziortza edo Zenarruza zer den ezagutzeko, ez da aski hango eremu eta lurraldeaz hitzegitea.

Bizkaia aldean kokaturik dago Zenarruza, Markina eta Bolibar ondoan, zerbait gehiago da.

Familia bat ez dezakezu ezagutu, ez bazara etxean sartzen, ez baduzu bat bederen etxekoen bizian parte hartzen.

Zoaz Ziortzara eta sar zaitez; eta zaude han, ahal baduzu, egun bat edo bi.

Ez duzula astirik izango?

Gaisotzen bazara edo istripu zerbait gertatzen bazaizu, egoten zara edo behar zara geldi-geldi ospitalean, ez egun bat, baizik aste bat edo hilabete bat.

Ez baita beharra bezalakorik.

Ziortzako kaskora joatea, zein on genukeen tarteka!

Gure mendi gailurretan noiznahi gazte taldetxo bat ibilian ikusten ditugunean, bere bularren aire garbiz betetzeko, eguneroko presakako kale-mundutik ihes-egiteko, bazterren ederraz hobeki gozatzeko, era berean, molde berdinean, Ziortzako otoitz-mendi hortan gure gogo-bihotzak ere aurkituko dute bake, argi eta indar.

Ziortzak zabalik dauzka bere ateak.

Zistertarren ohitura ederrenetarik izan da beti, non-nahiri ongi-etorri egitea.

Zenbat jende mota pasa den Ziortzan, balekite kontatzen hango orma zaharrek!

Erdi Aro urrunetik hasita, Euskal Herriko seme-alaba ugari beneditar-zistertar monje eta monja izan ditugu.

Euskal Herriarekin lotuak dagoz antzinako beneditar eta zistertar izen asko.